X

ILARGIA

 

        Platerok edan berriak zitun bi suil ur izarrekin orueko osinean, eta ukuilura itzultzen zan, astiro ta xorturik, eguzkibelar luzeen artetik. Haren begira nengon ni atean, karezko opoan etzanik eta suarrostoen urrin epelean bildurik.

        Irailako astareez ezatutako hegazpearen gainean, lerrondo-arnas sendoa bidaltzen zun landa urrutia lotan zegon. Hodei beltz haundi batek, urrezko arrautz bat erroin zukean oilo erraldoi baten antzera, ilargia muino baten gainean jarri zun.

        Esan nion ilargiari:

 

        ... Ma sola

        ha questa luna in ciel, che na nessuno

        cader fu vitas mai se non in sogno.

 

        Platero begira-begira zegon eta belarri bat harrotzen zun hots gogor, biguin batez. Harrituta so egiten zidan, eta bestea harrotzen zun...

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus