V

UDABERRIA

 

¡Ay, qué relumbres y olores!

¡Ay cómo ríen los prados!

¡Ay qué alboradas se oyen!

 

Herri-zortzikoa.

 

        Nire goizeko lokoloxkan, ume-karraisi deabrutuek lainotzen naute. Azkenik, lo gehiago ezin eginik, etsita, oldartzen naiz ohetik. Ordun, leiho zabal-zehar landa begiratzean, zalapart dagitenak txoriak dirala ohartzen naiz.

        Baratzera naiz ta eskerrak dizkiot Jainkoari egun urdina dala-ta. Hamaika moko berriren batera-jotze lokabea! Enarak, bere txinta zizurkatzen du, aldartetsu; zozoak txistu egiten, urresagar eroriaren gainean; suzko gorribeltza kalaka ari da txapartegian; txirriskalak parre egiten du, luzaro ta zehatzez, eukalitondoaren galdurrean; eta, lerrondo haundian hormatxoriek sekulakoak ari ditute.

        Hau goiza! Eguzkiak bere urrezko ta zilarrezko poza ipintzen du lurrean; ehun koloretako ingumak jostatzen ari dira edonon; lili artean, etxean, iturburuan. Nondik-nahi, landa zabaltzen da zartaka, kirrika, bizitz osasuntsu ta berriaren irakin batetan.

        Argiontzi baten barruan gaudela dirudi; arrosa gorribizi, baztergabe ta berotsu baten barrenean.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus