IV

INGUMA ZURIAK

 

        Gaua etzaten da, lainotsu ta ubel. Ezbaiko argiune zibuin-antzeko ta muskerrek ba-diraute eliz-torre gibelean. Bidea igotzen da itzalez, txilintxez, belar-usainez, kantuz, nekez ta leiaz betea. Tanpez, gizon ilun bat, txanodun eta ziriki batekin, arpegi itsusia une batez zigarruaren argiak gorriturik, jesten da gugana, ikatz-zaku artean galdutako etxe lander batetik. Platero zortzerbatu egiten da.

        —Ezer ote doa?

        —Ikusazu... inguma zuriak...

        Gizonak bere burdinezko ziria zarritxoan iltzatu nahi du ta nik aidera egiten diot. Bide-zorroa zabaltzen dut eta ez dakus ezer. Eta ustezko janaria, Zerga-etxeari bere legarra ordaintzeka igarotzen da, jarei ta bakun...

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus