I

PLATERO

 

        Txiki, iletsu, leguna da Platero; azalez hain biguina ta dana linaberazkoa dala, hezurrik ez daukala esan liteke. Haren begien azabatxezko ispiluak bakarrik dira gogorrak, bi leiarrezko kakarraldo iduri.

        Nik hura askatu ta ba-doa larratzera ta loretxo gorri, urdin et horiai maite egiten die epelki, bere muturraz ozta-ozta ukitzen ditularik ... Nik ari «Platero?» goxoki dei egin eta ba-datorkit taka-taka alai batekin, parre antzean, ez dakit zer ametsezko txintxil hotsekin ...

        Nik eman guzia jaten du. Urresagar mandarinak ditu atsegin, erlabiomahatsak, guziak anbarezkoak, piko ubelak, beren leiarrezko tantatxorekin...

        Mutiko bat, neskato bat bezelako samur eta loisintzalea da...; baina sendo ta legorra, harrizkoa bai'litzan. Haren gainean, igandez, egurasten naizanean, hiriko azken kaletxoetan barna, alorgizonak, jantzi garbiz ta astidunak, ari begira gelditzen dira:

        —Ba-du gatza ...

        Ba-du gatza, Gatza ta ilargi-zilarra, batean.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus