HAURRENTZAKO IDAZTI HONEN
IRAKURLE DIRAN GIZONAI OHARRA

 

        Plateroren belarrien antzera, poza ta mina bikiak ditun idazti labur hau idatzi zan... nik ahal dakit norentzat? ... bihotz-olerkariok idazten diegunentzat... Orain haurrengana doazkiola, ez, diot arrastik ipintzen ez kentzen. Bai ongi!

«Haurrak diran non-nahi —Novalis'ek dio—, urrearo bat ba-da». Zerutik eroritako gogo-ugarte bat bezelakoa dan urre-aro hortan barna, ba, badabil olerkariaren bihotza, ta hain bere gogara dago hantxe ta hura inoiz ere utzi ez behar izatea izango litzake bere nahiari hobea.

        Xoramen, berritasun eta zorionezko ugartea, haurren urrearo hori!; beti arkituko ahal zaitut nire bizitzon, atsegabe-itsasoa; ta zure haizeñoak eman dezadala haren lira garai ta, zentzun gabea, batzutan, eguntzearen eguzki zuritan larratxoriaren txinta bezelakoxea!

 

OLERKARIA

Madrid, 1914

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Bingen Ametzaga

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.eus