CESARE PAVESE

(1908-1950)

 

Duela 100 urte jaio zen Santo Stefano Belbon Cesare Pavese, 1908ko irailaren 9an. XX. mendeko idazle handia, handia izan da bere literatur lanak izan duen eragina. Italian, eta mundu osoan. Italiako bere idazle garaikide hainbat bezala Alderdi Komunistari atxikia, bere ibilbide pertsonala ere esanguratsua da, 42 urte zituela Torinon 1950eko abuztuaren 27an bere buruaz beste egin zuen arte. Euskaraz bada aukera bere lanak irakurtzeko. Aldizkarietan 80ko hamarkadan argitaratutako bere poemen itzulpenez gain (eta liburu kolektiboetan plazaratutako bere lan batzuk), hiru liburu euskaratu eta argitaratu dira. Lehena Elkarrek plazaratu zuen, 1984an, Xabier Mendiguren Bereziartuk itzulitako Burkidea. Ondoren, eta Literatura Unibertsala bilduman, Koldo Bigurik Muinoko etxea (Ibaizabal, 1992) eta Maite Lopetegik Bizitza lanbide (Ibaizabal,1997) euskaratu dituzte.[Segi irakurtzen]

 

 

 

 

Cesare Pavese: Lehen amodioa

 

 

www.susa-literatura.eus