AMERIKETAKO ESKUALDUNERI

 

        Sekulan ez bezala, jakintsun handi guziak, eskuara eta eskuararen moldatzen ikasiz dabiltzanaz geroz, uste izan dut, ene herritarrek ontsa ikusiko zutela gure mintzo ederrean dazkitan eta egin ditudan kantuen ezagutzerat emaitea.

        Ene hoberena liburu hontan eman dut eta nahiz bertze guzien artean ene botza indar gutikoa den, ene egina ez dut neurtu izan dezaken balioan, bainan bai nik eskuarari diotan amodioan.

        Barkatuko dautet beraz ene eskualdun lagunek uste izaitea gogo onez hartuko eta irakurtuko dutela ene eta bertzen obra; Ameriketan oraino nehork egin ez zuena. Huts zenbait balin badira, ahantz beraz heiek, oroituz gure mintzoaren maitarazteko asmuarekin eginak direla. Ene lagunetan da, obra hunek segida izaitea.

 

J. MENDIAGUE

Buenos-Aires-en, 1900ko maiatzaren 12an

 

 

 


www.susa-literatura.eus