XXIX

 

Bide ezezaun guztiak

Estalduten dauz

Neketsu dot bihotza

Ta ahulduta gorpuzkiak.

Ilargi gozo-leunoi!

Oneski ixiltsu eran

Jausten da nere alboan

Zure argi zurbiloi.

Ilargi gozo-leunoi!

Zure izpitxuak dabe

Gaueko ikara itzela

Agudo erainduten.

Aienatuten dira

Nere oinazak ere;

Eta nere begiak

Ihintzez dira estaltzen.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz