XXVIII

 

Zikiro guztiak

Alaka hasi ziran

Ahotsa goratu

Egin nebanean;

Ta espatu ziran

Irenok, esanik

Zarpaila izan zala

Nere abestioi.

 

Eta danok, euren

Ahots txakar-meheak

Entzun-erazo ein

Ebezan poliki.

Ta abesti arinak,

Leiar ona legez

Hots-egiten eben

Garbiro, bigunki.

 

Maitetasuna ta

Maitetasun-nahiak

Ta samurraldiak

Abesten zituen.

Ta hain edertidezko

Atsegin haregaz,

Andreak negarrez,

Ittotuten ziran.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz