XXV

 

Guzurrak eta

Guzurrak beti

Eurrez ohi-dira

    Munetan!

Baita pozorrak

Eta pozorrak

Izaten dira

    Itxuretan!

Atzipetzea

Dan, ai, gozoa!

Baina norbera

    Izatea

Atzipetua,

Ene! oraindik

Gozoagoa

    Da, noski.

 

Zeu ostentzea

Txit alperrik da

Ene maitea,

    Alperrik!

Bada zer jatzun

Guztiz atsegin,

Uzten dozuna

    Badakit.

Zuk sinestuten

Domina nahi dot

Neuk be sinets.

    Osoro.

Eta sinesten

Dozun guztia

Sinestu ere

    Gura dot.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz