XXIV

 

Bere besoetan,

Samur-samurkiro,

Estu ta laztanak

Egin eustanean

Ortzeruntz joan zan

Hegazka gogoa.

Gogoa hegazten

Itxi neban, eta

Bere ezpainetako

Ezti gozatsua

Edaten, zororo,

Pozez iraun nintzan.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz