XXIII

 

Zure mosu sutsuak

Eraginda, kutuna,

Zaurituta badagoz

Nere ezpain zimeltsuak;

Pa-egioezu ba

Osatu daitezantzat

Ta ilunabarrerako

Amaitu ez badozu

Ez ardurarik izan

Ez gara iradu eta.

 

Pa, barriro laztana,

Ez ardurarik izan;

Gau osoa daukozu

Aurretik maitalea

Maiterik maiteena!

Gau osoa, enetxu;

Eta gau guzti baten

Mosuak ta mosuak!

Ta izan leiteken zori-

Zoriontsua ere!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz