XX

 

Nere bihotza,

Bihotz gaizo hori:

Ez gehiago izan

    Itunik!

Eroan eizu

Etorkizuna

Jasatasunez

    Gaizoa,

Ba udabarriak

Emongo dautzu

Neguak ostu

    Eutzuna.

 

Aberaskiak

Ugari dozuz

Gaur ere, nere

    Bihotzoi!

Eta oraindik

Gizagaizuoi,

Ludi hau dan txit

    Ederra!

Ta dana, gainez,

Atsegin jatzu

Dan-dana maite

    Daikezu.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz