XIX

 

Zorakeri guztiak

Artez uko-eiteko

Aldi ona heldu da;

Urteak eta urteak

Mozorro baten antzez

Zugaz antzerkizuna

Antzeztu nebanetik!

 

Era eder-.jagian

Egozan margoztuta

Apaingai gelgarriak;

Izpiak jaurtikitzen

Zituan soinekoak,

Eta bihozkada itun

Bakanenak nituan.

 

Ta orain tentelkeri

Oro horrek utzi arren,

Antzin-aldi hauetan

Antzerkiak antzeztu

Nituezanean lez,

Guztiz errugarria

Deritxot nere burua.

 

Jaunoi! nere eritzia

Jakingabe esan neban

Olgetan nengolarik;

Eta bihotz barruan

Heriotza nebala,

Ezpatalari hilurren

Eredua egin neban.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz