XVII

 

Gizakumea:

Txerren lepotik

Ez egin gero

Barrerik.

Txit laburra da

Bizitzaldia,

Laburregia;

    Ta ez da

Nekaldi uzu-

Amaigabe hau

Herriren asmo

    Hutsalen bat.

 

Gizakumea

Ordaindu, gero

Eizuz zure zor

    Guztiak.

Txit luzea da

Bizitzaldia,

Luzeegia;

    Eta behin

Ta gehiagotan

Jasan eingozu

Antzinan legez,

    Sarritan.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz