XVI

 

Gaizkinari deituta

Berehala heldu zan.

Gelgarriz nintzan lotu

Berai begiratzean.

Ez da itxusia gero,

Ez da herrena bera;

Beren aro onenian

Dagon gizon begiko,

Gizon maitekorra da;

Adeitsu, oparikor

Eta notin danentzat

Adiur handikoa.

Gizaketari zuhurra

Da gero gaizkin hori,

Doibatz ta Laterria

Goraltzen dauna beti.

Zurbil samartxu dago,

Barria enaz gelduten:

Hegel ta Sanskritua

Hasi ez da ba ikasten?

Beren olerkaria

Ospetsu-kutunena

Fouqué izan zan beti.

Eritxi gauzaetan

Ez dau usartu gura

Utzi nahi dauzalako

Ama Hekaterentzat.

Nere zaletasuna

Lataritza ikasteko

Bendo goretsi eustan;

Horietzaz gaztaroan

Ardura edo izan zan.

Nere laguntasuna

Gauza atsegina zala

Berentzat esan eban,

Eta hori esanik

Burua makurtuban.

Gerotxu, Españako

Geznariren etxean

Gure buruak elkar

Ikusi genduzala

Edo galdetu eustan.

Batez, hurrenagotik

Gaizkini beiraturik

Antzin-ezaun-ezaun bat

Zala neban ikusi.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz