XV

 

Zer nahi ote dau nigaz

Malko bakarti horrek?

Ikusmen hodeituriko,

Nere begi-aurrean

Lotu dan malko bat da,

Antzin-negar malko bat.

 

Malko horrek izandako

Lagun disditsu ugari

Aienatu zirean.

Haize ta gauan ziran

Aiendu, nere samin

Ta alaiakaz batera.

Bihotzan, irribarrez,

Atsegin-oinaz harek

Ixuri izan eustezan

Izar oztinak ere

Aienatu zirean

Hodeiak balira lez.

 

Ames arin bat legez

Nere maitasunak be

Aienatu zirean.

Antzineko malko hori;

Malko bakarti hori:

Aiendu zaitez zeu be!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz