XIII

 

Bere gela txukunan lo dagi neskatilak

Ilargi durduriak begiz joten dautsola.

Atean, dantzaketa, abes zoli-zoliak,

Zuzmur atzipekorak arrgi entzuten dira.

 

Atseden baretsua holan asalduten

Dautsonari ikusteko leihora hurreratu da.

Ta neskatil gaizoak, arrabitea joten

Hazur-hutsa bat dakus hau abestuten dauna

 

— «Aspaldion nerekin dantzaldi bat eitea

Hitz-einan zeustan, maite, eta huts-egin zindun.

Hiltegian dago gaur soinu ta dantzakoa;

Zatoz eta elkarregaz dantzan egingo dogu».

 

Joran ta lei sutsuak neskatila hartu dabe,

Eta hazur-huts atzetilk narraska badijoa.

Hazur-huts izutsua, sendo, gelditu gabe,

Abes ta arrabitea gogorki joten daula.

 

Arrabitea joten eta ijutika doa;

Karras-karras dagie beren hazur gogorrak,

Eta ikaragarriro zirkin-dagi kozkoa

Ilargiaren izpi leunan argituta.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz