XII

 

Bizi-bizirik nagola

Ondo bai ondo dakizu;

Lasaiki, hori dala ta,

Lo egin ote daikezu?

Antzineko sukarrak

Bihotza higituten dauste

Ta buztarria apurtzeko

Gertu-gertu nago, maite.

 

Antzineko abestiak

Ez ote dozu ezautzen?

Entzun: gauerdi batean

Izandako mutil batek

Bere maitearen bila

Joan zan gelditu gabe

Eta hiltegira, narraska,

Maitea eroan ere.

 

Neskatiltxu eder hori,

Polit eta gelgarria,

Bizi-bizirik nagola

Zinez dinotzut gaztea.

Bizi-bizirik neu nago

Emakume zinge hori.

Ta hil guzti-guztiak baino

Indartsuagoa, noski!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz