XI

 

Ixiltsu dago gaur gaua

Bare-baretsu txaideak;

Etxe honetan bizi zan

Nere kutun-maitalea;

Hutsirik dago etxea,

Urrun joan ziran jaubeak

Baina antzineko lekuan

Datza orain ere etxea.

 

Ai ene! Gizon bat dago

Zutunik etxe ondoan;

Begiak busti ta sendo

Donokiruntz zuzenduta,

Ta bere eskuak bihurri

Min zorrotzak eraginda.

Ene! Ikarak hartzen nau

Bere aurpegi ikusiaz;

Ilargiaren izpiak,

Izpi zurbil ta motelak

Argituta, neure irudi

Ber-beraxe darakust ta.

 

Nere lagun zurbil hori!

Zergatik ba nere irudi!

Sarri-sarritan ta aspaldi

Toki hori ber-bertantxe

Oinaztu nindun nekea,

blaitasunezko nekea

Oroimenera ekarri?

Zergatik, ene, zergatik?

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz