X

 

Urrin-urrintsu, han sarkaldeko

Argitasun txit jorian,

Itsas-zabala, pozez eta harro

Disdis egiten hasi zan.

Arrantzaleen egotokian,

Etxe bakarti aurrean

Jarri ta mutu, bakar-bakarrik

Elkar begira gengozan.

 

Goiruntz egian laino zuriak,

Gora-beraka uhineak,

Hor ta hemendik, lekune-zehar,

Hegaz ebilen kaioak;

Berehalaxe zure betseinak

Lekatu ziran, gaizoak!

Orduan zure begietatik

Malkoak jario ziran.

 

Malkook jausten ikusi neuzan

Zure eskuetan tantaka,

Ta belaunbiko zure aurrean

Jarririk, ene laztana!

Zure eskuetan eroritako

Malkook edan nituan;

Orduan zure begietatik

Jario ziran malkoak.

 

Nere gorputza garai hartatik

Ahulduten edo hasi zan.

Hilten da nere gogoa ere

Ordutik honuntz, gurariz.

Zorigabeko emakumeak,

Neskatil eder-lirainak

Zitaldu ein dau nere bihotza

Bere malko beroakaz!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz