IX

 

Itsasoa lainoz estalduta dago;

Murmur zurgarria dagie uhineak.

Ur garbietatik, astiro-astiro,

Irudi zuri bat leunki jagiten da.

    Bera dan ederra!

    Nor da baina bera?

 

Uhinatik sortuta hondartzara dator

Ta nere alboan laster jezarri da.

Irudi samurra, gozo ta laztana,

Mamu gelgarria! Zeu, ene, zeu zara

    Itsasoko mamu,

    Sorgin txit ederra.

 

Itsasoko altzo sakonetik urten

Ta zergatik hona etorri zara ba?

«Zure besoetan estututen nozu;

Zure besarkadeak diran gogorrak,

    Irudi kutuna

    Mamu hain liraina!».

 

— «Nere besoetan zaukot, gaztetxua;

Suhartsu ta leraz laztanduten zaitut.

Ilunabar hotza dagi gaur, maitea,

Ta zure ondoan gura dot sutatu.

    Zeu zaran lerdena,

    Zeu zaran errutsu!».

 

Ilargiak gero ta zurbilagoa

Hodei baltz artean dager aurpegia;

«Begizkuna busti ta lainotsu dozu

Itsasoko mamu, sotiltsu, ederra!».

    Zer dala ta hori,

    Maitagarri ona?

 

—«Ez da berez busti, ez da berez lohitu.

Bustita daukodaz nere begi baltzak

Ura tantatxu bat lotu izan dalako

Itsas-uhinetatik urten nazanean».

    Baina ikusten zaitut

    Begien aurrean!

 

Itsastori, pio mingorrak dagie;

Itsas-harrotua orruaka hasi da.

«Zure bihotz hori higituta dago

Taupada itzelakaz gogor eraginda!

    Itsas-maitagarri,

    Mamu sonatsua!».

 

—«Taupada itzelenak erabilten dabe,

Gar, zaletsu dago gaur nere bihotza;

Etzara nigandik inoiz aldenduko,

Betiko nerea zeu izango zara,

    Gizakume hori,

    Maite zaitut eta!».

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz