VIII

 

Hodei artean atseden dagi

Urrezko ilargi garbiak;

Larraran handi bat dirudila

Atseden dagi goi-goian.

Ta argi egiten dautso, urrezko

Zerrenda zabal artean

Itsaso uzutsu, goibeldunari,

Ilargi eder-garbiak.

 

Bakarrik noa, bakar-bakarrik

Itsas-goibeldun ondotik,

Uhina zuriak apurtzen diran

Itsaso-zabal ertzetik.

Itsas-uretan murmurots leunak

Entzuten dodaz, argiro;

Uhinen bitsatik sortutariko

Hitz bigunen murmurotsak.

 

Luzeegia da ai ene! gaua

Luzeegia, ta ixilik

Ezin dau egon nere bihotzak,

Ezin gehiago muturik:

«Lamin horiek! uretatik at

Urten ta dantzan eizue;

Zoragarrizko gauibilketa

Be abestu egizue.

 

Nere gorputza eta gogoa

Zuenak dira osoro;

Jarrizue ba nere burua

Zuen altzoan, maitero;

Zuen abesti ta erreguak

Buru hau hilko ahal dabe;

Zuen mosuak nere bihotza

Ere iruntsiko ahal dabe.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz