VI

 

Arrantzalearen

Alaba liraina:

Lehorreratuizu

Zure olontzia.

Zatoz ta jezarri.

Zaitez nere alboan;

Zatoz eta hitz daigun

Eskuz elkartuta.

 

Ez bildurrik izan

Ta burutxu hori

Nere bihotzaren

Gain-gainean jarri.

Etzara goizoro

Ta kezkarik gabe

Itsaso uzutsura

Ala barruratzen?

 

Itsasoren antza

Bihotzak badauko;

Goibeiak, ekaitzak

Ohi-dirade berton.

Eta bere hondo

Sakontsuetan be

Txingi bakan asko

Lo-egiten dabe.

 

 

Heinrich Heine euskaraz