V

 

Nere maitearen sendia, itsumuztuz

Idoro nebala, ibilten joaki,

Beren ahiztatxuak, beren aima ta amak

Danok berrezautu ninduben alaiki.

 

Nere osasunatzaz eusten galdetu

Ta berehalaxe, nere aurpegiko

Zurbildasunaren, enintzala aldatu

Lehen lez nagoala danok esan eusten.

 

Izeko, lehengusu eta beste notin

Gogaikarrien barri hartu nituan;

Baita legunkiro zaunka eiten eban

Txakurrarena be jakin neban arin.

 

Nere maitearzaz ere itandu neutsen;

Maitea, gerotxu, ezkondu izan zala

Eta umealdian aurkituten zala

Eztiki, maitero esan eusten eurek.

 

Nere zorionak ta barrionak be

Eztiki, maitero emon ein neutsezan;

Ta agur laztantsu bat, bihotz ondokoa

Berai emoteko nik eskatu neban.

 

Ahiztatxuk, bat-baten, oihuka esaban

«Txakurtxu polita, txakur pitintxua,

Hazi ta handitu zan ta amorruz gexotu;

Rhin ibaira bota beharra izan gendun».

 

Maitearen antza dau neskatil honek

Irribarre egiten daunean batez be,

Ta atsekabez bete nabezan begiak

Begi berarexek daukoz txikitxuak.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz