IV

 

Busti-ekaitsu dago gaur gaua

Ta izarrik gabe ortzea.

Oihana-zehar zugatz artetik

Zugatz otsenen azpitik,

Ardura ezaz, bidekatuta,

Ixil-ixilki banoa.

 

Jabolariren egotokian

Etxe bakarti ta zaharran

Argi izpitsuak ikusten dira

Disdis egiten urrinan.

Etxea baina etxat atsegin

Dagolako txit itunik.

 

Ezkibel ta ilun, zirkinik gabe,

Harrizko irudi bailitz lez

Aulki gainean, ixil-ixilik

Ule zuridun amona

Jarrita dago, bere begiak

Ez dabela hartzen argirik.

 

Urre-uledidun gazte sendoa,

Basotzainaren semea,

Sutizkilua horman eskegi

Ta urduriz bete han dabil;

Barre-algara loskabez dagi

Sumin itzelez beterik.

 

Irule ona negarrez dago,

Negarez... neska lirainak,

Ta altzoan daukon sapina malkoz

Busti edo dau gaizoak,

Bere oinetan etxe-txakurra

Uzkurtzen dala intzirika.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz