III

 

Pozorrez disdis egiten daula

Zoragarrizko lorailak

Nere bihotz hau itunik dago,

Itun-itunik gaizoa!

Ta harresi zaharran zutunik nago

Astigar baten jarrita.

 

Azpi-azpitik, otzan ta ixilik

Huri-lubakia doa;

Mutiko batek arrantzan dagi

Olontzi baten, txistuka.

 

Borda, baratzak, gizon ta idiak,

Zelaiak eta oihana

Beste aldean jagiten dira

Margozgarriro nahastauta.

 

Neskame ederrak, bedar gainean

Edatzen dabez janzkiak;

Bolu-txiringak badauz botatzen

Ikatzarrizko hauts meheak,

Ta bere susmur urruti-leuna

Txit argiro dot entzuten.

 

Txabol txiki bat han jagiten da

Torre zahar-urdin handian;

Beren alboan, gorriz jantzita,

Mutil bat dabil biraka.

 

Euzki izpitsuak argi daitsola

Sutizkilua darabil;

Aurrean dauko sutizkilori,

Honuntz zuzendu dau orain...

Nere burua, mutil sendo horrek,

Hil eingo al dau bat-batez!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz