II

 

Ez dakit zer daun adirazoten

Sorkatuten naun itunak;

Liluratuta dot gogamena

Antzin-ipuin bat dala ta.

 

Hozkor da haizea, gaua jausten da,

Rhin ibaia leunki doa;

Ta disdis dagi mendi-gailurrak

Sarkalde argi jorian.

Neskatil eder-gelgarriena

Goi-goian dago jarrita;

Urre-uledia orrazten daula

Dis-dagi bere bitxiak.

 

Urrezko orraziz orraztuten dau

Ta bitartean badabes

Bihotza hausten daun eresindasun

Bakanezko abesti bat.

 

Ontzikariren bihotzeraino

Oinaz itzel bat sartzen da;

Ta ugari arren ez dauz begiak

Mendi jagitik aldentzen.

 

Azkenez ontzi t'ontzikaria

Iluntzen dabez uhineak;

Hori da, beren abestiagaz

Lorelei'k egin ebana.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz