AMAIA

 

Nere antzineko abesti zitalak

Eta nere ames aztun ta gaiztuok

Lurraldu daiguzan, ta horretarako

Ekarristazue zerraldo handi bat.

Sartu eingo dodaz hilontzi barruan

Ixilik euki nahi dodazan gauza asko;

Eta zerraldo hori, Heildelberg-upela

Baino handiagoa behar da izango.

 

Oholezko balarta sendo-lodi batzuk

Ere ekarri begiez hainbat lasterren;

Magunzia-zubia baino luzagoak

Izan behar dira balarta horiek.

Gainera ekarri ein dagiezala

Hamabi erraldoi, ta izan daitezala

Kolonia-huriko gotertxaunan dagon

Deun Kistobal baino indartsuagoak.

 

Eurak eroan eta jaurtiko dabe

Zerraldotzar hori laster itsasora;

Itsasoko hobia behar dau nahi ta ez

Zerraldotzar horrek, hain handia izan da.

 

Ez al dakizue zegaitik behar dan

Hain handi ta astuna izan zerraldo ori?

Nere oinazea ta maitetasuna

Nahi dodazalako bertan, betiko itxi.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz