XLVII

 

 

Bere ortze urdin

Argi-izpitsutik

Izar zuri bat

    Jausi da;

Jausten ikusi

Dodan izarra

Maitasunezko

    Izarra da.

 

Osto zuri ta

Lora asko dira

Erortzen sagar-

    Tzetatik;

Ta haize, arinak

Erabilirik

Hortik biraka

    Ohi dabilz.

 

Osko-ertzetik

Hurren ta aldentzen

Dala, zisneak

    Badabes;

Gero ta bigun

Meheago daula

    Abestuten,

Poli-poliki

Urobian da

    Hondatzen.

 

Itun ta ixiltsu

Dago ingurua

    Ta artega

Hegaz dagie

Zoroki hosto

    Ta lorak.

Izarra itunez

Aienatu da

    Itzaletan;

Eta ixildu da

Zisne'ren

Abesti leuna.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz