XLV

 

Gau guztietan

Ikusten zaitut

Nere amesan

    Barreka;

Atsegin-sariz

Irribarre eiten

Zeu zagoz eta

    Orduan

Negar-intziriz

Besartzen dodaz

Zure oin maita-

    Garriak.

 

Aurpegi itunez

Begizten nozu,

Aurpegi zurbil

    Ilunez,

Zure burutxu

Zuri-gorria

Dozula zirkin

    Egiten;

Ta eurrez zure

Begietatik

Malkoak dira

    Sortuten.

 

Zurizko lora

Txorta eder bat

Emon daustazu

    Laztana;

Ta esan hitz bat

Ixilpe, baina...

Itxartutean

    Ai, ez da.

Lorapil hori

Inon agiri

Eta hitza ere

    Ahaztu jat.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz