XLIV

 

Ai, amesetan nengoalarik

Negar ugari egin dot;

Hil zintzazala, enetxu hori,

Ames egin neban atzo.

Itxartu nintzan une ber-bertan

Ta nere masailetatik

Malko beroak, garbi-garratzak

Jausi zirean, ugari.

 

Ai, amesetan nengoalarik

Negar ugari egin dot;

Ahaztu zinala nigaz, urduriz

Ames-egin neban atzo.

Itxartu nintzan une ber-bertan

Ta nere malko lodiak

Tantaka jausten ikusi neuzan

Lurra bustitzen ebela.

 

Ai, amesetan nengoalarik

Negar ugari egin dot;

Maite nozula gogoz oraindik

Ames-egin neban atzo.

Itxartu nintzan une ber-bertan

Ta nere malko-ujolea

Gehitu-zabaltzen laster hasi zan

Gero eta handiagoa.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz