XLIII

 

Nere antzineko

Maitasun-amesa

Atzera heldu da;

Loraila gau bat zan:

Astigarren pean

Jezarrita, zorun

Betikora elkarri

Zin-esan genduan.

 

Eta zinak, bata

Bestearen ostez,

Barre mosuakaz

Etozan, nahastauta.

Ta gero zinakaz

Ez ahaztutearren,

Eskuan, maitero,

Haginka ein zeustan.

 

O begi oztindun

Ene maite hori,

O hagin zuridun

Maitaletxu hori!

Nahikotxu neukan ba

Zinakaz; bai, aski.

Eta haginkadea

Gehiegi zan, noski.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz