XLI

 

Tea hartuteko mahai inguruan

Jarrita egozalarik,

Berehalaxe maitasunatzaz.

Hitz-egiten ziran hasi.

Maitasuna ta edertasuna

Gizonentzako bat dira;

Emakumien aburuz, baina,

Bihotzeko ikarea da.

 

Eta orduan hauxe esan eban,

Aholkari argaltxuak

«Egi-egizko maitetasuna

Lera gabeko izan behar».

Bere emazteak, hori entzuki,

Inakaz barre-egin eban,

Adietaka ta ahots motelaz

«Ene!» leunkiro esanda.

 

Ta jaupariak ahoa guztiz

Zabal-zabalik ebala,

Esaten hasi zan apal-leunki:

«Osasuna ez galtzeko,

Maitetasuna ez da izan behar

Lizunkeri gehiegizko».

«Zegaitik hori? galdetu eban

Neskatiltxuak orduan.

 

Berehalaxe, minez beterik,

Emakume handikiak

Bere eritzia emon gurarik

Hitz honek esan zituan

«Lera handi bat da maitetasuna!»

Ta bitartean, polito,

Handikiari teia-katilu

Bete bat eskeini eutson.

 

Hutsik egoan leku txiki bat

Mahai haren albo batean,

Baina zu, ene maitetxu hori,

Zu, baina, bertan etzinan.

Tamal handia! ba garai hartan

Zure eritzia, kutuna,

Maitasunatzaz dozun ustea

Jakingarria izango zan.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz