XXXVIII

 

Maitasunagaz

Batzuek eta

Gorrotoagaz

    Bestetzuk

Oinaztu dabe

Nere bihotza

Eta aurpegia

    Zurbildu.

 

Maitasunagaz

Batzuek eta

Gorrotoagaz

    Bestetzuk

Zitaldu dabe

Ogia eta

Txola edenez

    Betetu.

 

Baina bihotza

Gehiago mindu

Ta itunez bete

    Daustana,

Inoiz gorroto,

Inoiz maite-izan

Enaun neskatil

    Batek da..

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz