XXXVII

 

Udako arrats baten

Edestutako ipuina,

Ipuin amesgarri ta

Zoragarrizko bat lez

Bere handitasunean

Goitasun itzaltsuan

Dirdira dagi nere

Maitetasun biziak.

 

«Lorategi batetik

Baratz zoragarria!

Mutu eta bakarrik

Maitale bi joiazan;

Pioka zinarduben

Urretxindor guztiak

Ta ilargiak, izpiak

Bidalduten zituan».

 

«Arrantzezki bailitzan

Lorategi erdian

Gelditu zan bat-baten

Neskatil gurgarriak;

Eta gizon zindoa,

Gazte, on, lehiatsua,

Beren aurrean arin

Belaunbiko jarri zan.

Oihanetik bat-batez

Erraldoia agiri zan

Ta neskeak, bildurrez,

Urrin ihes-ein eban».

 

«Aiztokada itzel batek

Zatituta, gazteak

Lur jo eban, odolez

Lurra busti ebala;

Ta erraldoia, astunez,

Leizara bihurtu zan».

Besterik orain ez da

Ene gizasemeok!

Nere burua sartu

Hobitegian baino.

Azkenez atsedena

Hilobian lortu dot!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz