XXXVI

 

Goizaldi disditsn baten

Goizaldi alai-ederra!

Baratza zehar ninoian

Ibiltaldi bat eitera

Txori ta lora guztiak

Hitz-eiteben elkarregaz

Murnur bigun-zurgarriaz

Lorategia betetan.

Baina ni, nekez ta ixiltsu,

Aurrera, beti aurrera.

 

Euren begi lainotsuak

Txori ta lorak, nigana

Zuzendu egin zituen;

Baita, errukiz beterik,

Murmur bigun zurgarriaz

Lorategia beteben

«Gazte zurbil, itun hori,

Ene gazte maitasuntsu:

Gure ahizta maiteagaz

Ez zaitez, ai, hasarretu».

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz