XXXIII

 

Masail zurbi.-bustidun

Bakaldun ahaltsu baten

Alabeagaz, ames

Egin neban behin baten;

Astigar orlegien

Azpian jartzen ginan

Besotik oratuta,

Maitero laztandurik.

 

«Ez dot ez maite zure

Aitaren bakaulkia,

Ta bere urrezigorra

Enau zoratuten be;

Txingizko bureztuna

Zetako euki, barriz?

Zeuri, lora ederroi!

Maite zaitut, bakarrik».

 

— Alper-alperrik zabilz

Erantzun eustan berak;

Hilobian bizi naz;

Gauean izan ezik

Ezin naz zeu-ondora

Egunoro etorri;

Maite zaitudalako

Etorriko naz beti.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz