XXXII

 

Mutil on batek

Neska lirain bat

    Maite dau;

Neskatxak baina

Beste gizon bat

    Hautu dau;

Eta hau barriz

Ezkonduten da

Maite daun beste

    Batekin.

 

Neska lirainak,

Minduta, hartu dau

    Senartzat

Lehenengoz bere

Bidean idoro

    Dauna;

Mutilak jasan

Behar azkenez

Samin guztiak

    Itunez.

 

Ipuin zaharra da

Entzun dozuben

    Ipuina;

Antzinekoa,

Baina beti ipuin

    Barria;

Ta gizon bati

Behin jasozkero

Apurtzen dautso

    Bihotza.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz