XXXI

 

Aldi ahaztutako irudi zurbilok

Harrobi ilunelik ohi-dira sortuten,

Irudi zurbilok ezaunak dirala

Nere gomutara ene maite horrek!

    Geu-bizikera

    Guztiz ederra,

    Bizi-bizirik

      Dakate.

 

Nere gotiluna, ixilkoitasuna,

Nere itun sakonak ikusteuzenean

Auzoko notinak, nigana izututa

Zuzentzen zituan euraen begiak.

    Nere amesak

    Txaiderik-txaide

    Nerabilezan

      Egunez.

 

Nere itzal iluna bakarrik laguntzat

Izaten nebala, ixiltsu ta astiro

Nere lagunakin elkar bide-zehar

joaten ginian arrats ta gauoro.

    Txaidean barriz

    Ixiltasuna,

    Baretasuna

      Bakarrik.

 

Zubira helduta, durundea itzela

Egiteban nere oinkada urduriak.

Eta ilargi zuhurrak, hodei baltz artetik

Klisk-egiten eusten errukiz beterik.

    Ta gero bendo

    Ta nausikiro,

    Agur itun bat

      Bidali.

 

Zure etxe aurrean, zirkin egin barik

Gogoa estuta geldituten nintzan;

Ta nere begiak ene maite hori!

Zeu-leihorantz, lehiaz, zuzentzen nebazan.

    Eta orduan,

    Nere bihotzak

    Jarioteban

      Odola!

 

Badakit, bai, baina! Sarri ta sarritan

Zure leiho ondotik so-eiten zenduban;

Eta, ilargiak beren izpi leunaz

Argiauta, zutik, habe bat balitz lez,

    Toki bertantxe

    Higikun barik,

    Nere burua

      Ikusi be.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz