XXX

 

Jai-egunetako

Soinekoz jantzita,

Oihan-basoetan

Jolastuten dira

Herriko jauntxoak;

Pozorrezko oihuak

Jaurtikitzen dabez

Ta ijutika dabilz

Ahuntz txikiak legez,

Gizadi emakor-

Ederrari, gogoz

Agurrak egiten

 

Zorabiatuta

Begiratzen dabe

Lorez apainduten

Dan gizadiaren

Sendasun barria.

Ta euren belarri

luze-zabalakaz

Erakartzen dabez

Abarren gainetik

Hormatxoritxoak

Jaurtitzen dabezan

Eres-abestiak.

 

Nere logelako

Leihoa orduan

Berehala ixten dot

Ehun ilun bategaz;

Holan lortuten dot

Egun guztietan,

Hain maite dodazan

Zomorro kutunak

Laster eratorri

Nere gelatxura,

Astiro ta ixilki

Neu ikertutera.

 

Eta, aldi hartan,

Ilundi ilunetik

Atzera itzulirik,

Maitetasunaren

Antzin-irudia

Aurrez agertzen jat;

Berehala nere

Alboan jartzen da,

Eta bere malko

Bero-beroakaz

Itunez betetzen

Dau nere bihotza.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz