XXIX

 

Ene maitea

Jaube eztitsua,

Ezin dot ahaztu

    Behinola

Zure gorputza,

Zure gogoa

Nereak izan

    Zirala.

 

Zure gorputza

Gazte-liraina

Orain ere euki

    Nahi nuke,

Gogoa baina

Lurrean itxi,

Nereagaz, ba,

    Aski det.

 

Zurekin batu

Zurean sartu

Gura dau nere

    Gogo honek,

Gorputzez, gogoz

Zugaz, betiko

Elkartuta, bat

    Eiteko.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz