XXI

 

Nere lepotik

Barriketa asko

Egin ebela

    Badakit;

Ta nere kaltez

Esan ebena

Izan ei zala

    Gehiegi;

Baina, gogoa

Egiz estutu

Eusten zioa,

Susmau bez.

 

Poli-poliki,

Bene-benetan

Erabilteben

    Burua;

Esaten eben

Antz begirakor

Kaikuok era-

    Kutsirik,

Gogo gaiztoa

Nintzala, eta

Zuk, barriz, dana

    Sinetsi

 

Gauza guztien

Txarrena baina

Ez eben inoiz

    Susmatu;

Txarrena, nere

Bihotz-zokoan,

Arduraz neban

    Ostendu.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz