XX

 

Nere barruko zauriak

Diran sakonak, balekiz

Lora gaizoak, usaikiz

Nere zauriak, maitero.

Beteko zituan noski.

 

Nere eritasun ta ituna

Urretxindorrak balekiz,

Abesti alai, samur bat

Nere oinazak leuntzeko

Abestuko leuke, pozik.

 

Ortze goiko urrezko izarak

Nere nekea baleki,

Neuganatuko litzake

Eta zeruko atsegin

Izpitsuak ere ekarri.

 

Nere nekea, espen mingots hau!

Ez du inork jakin gurarik;

Berak bakarrik ezaututen dau,

Nere bihotza zatitu daustan

Emakumeak bakarrik!

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz