XVII

 

Zorigaiztoduna

Zarala badakit

Eta horigatik

Etzaitut gorroto.

Maitaletxu hori:

hontan biok

Zorigaitza baizik

Ez dogu ikusiko.

Heriotz-erpeak

Bihotza hautsi arte

Ez dogu ez, behin be,

Zoruna lortuko.

 

Zure ezpain mehetan

Isekak jolasten

Ondo ikusten dodaz;

Zure begietan

Disdis loskabea

Eta baita zure

Bularra puztuten

Jaun harrokeria

Ikusi leiteke;

Dana dala, entzun:

Neu baizen erruki-

Garri zara zu.

 

Samin ezikuskor

Batek eraiten dauz

Zure ezpain bigunak;

Malko bakartiak

Itzaltzen dau zure

Begien argia;

Ta zauri ixil batek

Bular harrotsua

Dautzu ozkatuten;

Beti, maitaletxu,

Errukigarriak

Izango gara gu.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz