XVI

 

Betiko galdua

Zaran maite hori,

Ludi-gauzakaitik

Enaz arituko,

Ta nere bihotz hau

Apurtzen dalarik

Hautsita euki arren

Ez dot hala-eingo.

Eztai-apaingaien

Goitasun guztiaz

Dirdira dagizu

Maite, baina entzun

Zure ikatzarriko

Izpi bat ere ez da

Zure bihotzaren

Gau baltzan jausiko.

Jakitun egon naz

Aspaldi, kutunoi;

Aldi gutxi dala

Nere amesetan

Ikusi zinduban;

Ta zure gogoa

Betetzen daun gauak,

Baita ere, bere

Iluntasunean

Narraska dabiltzan

Suge itzelak ere

Ikusi nituan.

Eta ordu hartan

Zure zorigaitza

Dan sakon-iluna

Ondo ikusi neban.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz