XV
Itsasoko altzo
Apartsutik, Venus
Urteten danian
Disditsu ikusten da;
Baina bere eztegu-
Eguna dalako,
Nere maitalea,
Edertasunaren
Leinargi guztiaz
Agertzen dalarik,
Disditsuagoa
Aurkitzen da, noski.
Ai, ene bihotza,
Hain jasankor zaran
Nere bihotz hori,
Nabarkeri zikin
Horregatik ez ba
Gorrotorik euki;
Eroan egizu
Zure nahigabea
Eta, dana dala,
Kaskarin horreri
Ezeiozu behin be
Jaramonik egin.