XIII

 

Abesti politenak

Nere maitalearen

Begi ernai-biziei

Pozik zuzendu neutsen.

Nere maitalearen

Aho gorriarentzat

Eginak izan ziran

Hirukoitz zintzoenak.

Nere maitalearen

Begi zolientzako

Neurtizki ederrena

Neurtu neban, alairo.

Baina, nere maiteak

Bihotza euki ezkero,

Hamalau hizneurtudun

Olerki txit eder bat

Arin egingo neban

Bere bihotzarentzat.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz