XII

 

Ez zin-esan, maiteoi,

Pa-eidazu, bakarrik,

Emakumeen zina

Sinesten ez dot-eta,

Gozo-gozoak dira

Zure hitzak baina, egin

Dautzudazan mosuak

Gozoagoak, noski.

Ta zure gorputz leuna

Altzoan daukodala,

Huskeriak neretzat

Ludiko hitz guztiak.

 

Ai ene, zin-esaizu;

Zin barriro, maitea!

Ondino beste hitz bat

Ta sinestuko dautzut.

Ni bai zoriontsua

Zure altzoan jausten

Nazanean, kutunoi.

Ni bai zoriontsua!

Uste-izan gura dot,

Ene laztantxu, beti

Maite-izango nozula

Ta gero be ondino.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz