X

 

Enozu-maite ez

Ai! enozu-maite;

Baina atsekabez

Ikusten dodana

Ez da hori, zinez.

Halan ta guzti be,

Zure begi ilunak

Ikusi ezkero,

Bakaldun bat baizen

Zoriontsua, neu.

 

Gorrotauko nozu,

Higuinduten nozu;

Zure aho guri,

Zuri-gorri horrek

Esan eustan argi.

Baina hurrendu eizuz

Zure ezpain gorriak

Pa dagidazantzat;

Hurrendu eidazuz

Ta atseginduko naz.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz